2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

Identitate digitala

 Identitate digitala, sarean egiten duzunaren arabera, bertan sortzen den identitatea da. Hau da, sare sozialetan publikatzen duzuna, sarean zehar egiten edo ikusten duzuna … osatzen du identitate digitala. Benetako gizartean daukazun identitatearen berdina izan daiteke edo beste bat guztiz desberdina.

Uste dut islatzen dudan irudia egokia dela. Ez ditut aplikazio asko erabiltzen interneten, ohikoenak, You Tube, Face Book ... asko kostatzen zaidalako aplikazioak erabiltzea (ez dakit oraindik blogga ondo erabiltzen). Gainera erabiltzen ditudan aplikazioetan ez ditut gauza asko publikatzen, besteek publikatu dutena irakurtzen dut normalean (lagunak, egunkariak …).

Uste dut bat datozela  nire bi identitate horiek, normalean konfiantza transmititzen didan pertsonekin zabaltzen naiz eta internet, jeneralean, ez didanez konfiantzarik transmititzen, bertan, ez naiz zabaltzen.

Momentu honetan ez zait kezkatzen nire identitate digitala.


Eskolan landu beharko litzateke, identitate honek, jendeari, pertsona bati buruzko ideia errotu bat eman ditzakeelako. Umeak jakin behar dute internet ez dela leku bat, non edozer gauza jarri dezakezun, eta bertako arriskuak erakutsi behar dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina