BIDEOEN AURKEZPENA

Gaur bideoak aurkezteko eguna izan da, horretarako, Andonik, aurreko klasean esan zigun aurkeztu aurretik denbora emango zigula haur guztiz amaitzeko.

Hau egiten hasi garenean Andonik egoera bat aurkeztu digu eta egoera honi aurre egin behar geniola azaldu. Egoera hau zen: imajinatu behar genuen gure klasean arazoak zituen ume bat zegoela (gure klasean ume gor bat dagoela imajinatu dugu).  Egoerari aurre egiteko andonik adibide batzuk eman dizkigu ala nola mutuen hizkuntza erabiltzen zuen pertsona baten bideoa jartzea gure bideoaren izkina batean edo bideoan azpitituluak jartzea. Guk mutuen hizkuntza erabiltzen zuen pertsona baten bideoa jarri dugu bideoaren izkina batean, edozein bideo jarri dugu beraz pertsona horrek esaten duena ez da bideoak esaten duen berdina.

Azkenik talde batzuek beraien bideoa aurkeztu dute eta gure taldea horietako bat izan da. Beste bideoen artean ikas-bidaia antolatu behar zuen taldea zegoen edo futbolin bat egin behar zuen taldea.

Gure taldean xaboi bat preparatu behar genuen eta ondoren xaboi honen iragarkia egin. Horretarako internetetik   leku desberdinetako umeen argazkiak jarri ditugu eta bideoak ere eta hauei ahotsa emateko gure grabazio batzuk jarri ditugu.

Oso egokia iruditu zait egin dugun proiektu hau baina pena bat izan da hain denbora gutxi edukitzea. Honen adibidea da azken klasean prisaka egin genuena. Asko gustatuko litzaidake arazoak dituen umeentzako baliabide desberdin gehiago ezagutzea baina ez da posiblea izan ez dugulako denborarik eduki.

Ez zaizkit gustatu ikusi ditugun bideo batzuek, adibidez ez dut uste egokia denik ikas-bidaia erabiltzea honelako proiektu batean. Proiektu hauek erabili beharko ziren umeei erakusteko nola sortu beraien bizitzan zehar  behar izango dituzten baliabideak. Adibidez ortua nola egiten den, animaliak nola zaintzen diren edo etxe bat nola egiten den, umeak autogestiorantz bultzatuz.
Bideoa egiteko erabili dugun programa, zoritxarrez, ordaindu behar zen, ala ere erabili egin dugu programa probatzeko denbora bat ematen zigutelako. Honelako programak, hau da, pedagogian erabili daitezken programak guztiz doakoak izan beharko lirateke, edo bestela software librean oinarrituta dauden programak erabili.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina