2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

2015eko azaroaren 13a

Gaur klasera berandu sartu naiz, ordenagailuaren aurrean jesarri eta klasea osoa ikusten ari zen bideoa ikusten hasi naiz. Bideoak dispositibo elektronikoen erabilera zenbatekoa den azaltzen zuen Espainian eta ondoren Espainia bera beste herrialde batzuekin konparatzen zuen gailu elektronikoen erabilerari begira.

Hasiera batean datuak harritu egin naute, kontuan izanda Espainia Europako herri pobreetariko bat dela, nola gailu hauen erabilera beste herrialde batzuena baino handiago den. Bideoak datu hauek positoboki harzen zituen, izugarrizko aurrerapena izango balitz, Espainian bizi diren guztiak gailu elektroniko bat erabiltzea. Baina ez dut uste oso positiboa denik hori, uste dut hori dela arrazoitariko bat Espainiaren egoera ekonimokoa hori izateko. Bertako biztanleak teknologia berrien kontrolpean daudenez, ez dute ikusten zein egoeratan dagoen herrialdea. Gainera izugarrizko kontsumismoa dago Espainian gailu elektronikoetaz hitzegiten dugunean, beti nahi dugulako alboan dagoenarena baino gehiago eta gauza hobeagoak.

Ondoren Big Bang Dataren inguruko informazioa bilatzeko eskatu digu taldeka. Big Bang Data, laburki azalduta, sarean dagoen informazioa guztia gordetzen den lekua da. Ondoren aurkitutako informazioa, talde batek, klasearen aurrean azaldu du.

Talde honen gogoeta bat izan da, ez daudela guztiz ados Big Bang Datarekin, interneten ibiltzen diren usuario guztien informazioa lortzeko gaitasuna duelako eta honekin pribatasuna galtzen dela. Baina nik uste dut pribatasuna galtzen duzula internetera sartzen zaren lehenengo aldian, ez dagoela aitzakiarik horretarako, hau da, norberak erabaki du bere informazio pertsonala publiko egitea, internetera sartzen den lehenengo momentuan. Eta hau da klasean azaldu edo transmititu behar den gauzatariko bat, generazio berriak saretik segurtasun minimo batekin iblitzeko.

Sare sozialak dituzten arazoen inguruan berba egin dugu ere bai klasean, nola gaur egun milaka pedofila dauden sarean eta sare sozialen bitartez erreztasun handia duten nahi dutena egiteko.

Aurretik esan dudan moduan, hau sahiesteko, ikasleei heziketa berezi bat eman behar zaie interneteren inguruan, bertatik era seguru batean ibiltzeko  eta arazorik ez edukitzeko inorekin ezta ezerekin.

Ostegunean ez nintzen klasera joan lan bat egin behar nuelako eta ez nuen denpora askorik lana bukatzeko. Hasiera batean ez zitzaidan asko inporta klasera ez joatea, baina ikusita zein izango den hemendik aurrera klaearen dinamika pena eman zitzaidan klasera ez joatea. Batez ere gustatu zitzaidan ikasleei ematen zaizkion aukerak klasea  parte hartzeko (aportazioak, eztabaidak...)  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina