BLOGEN BALORAZIOA

Gaur beste talde batzuek aurkeztu behar zuten bideoa, aurreko egunean ez zutelako talde denak aurkeztu, baina aurkeztu aurretik klase-kideen blogak baloratzeko eskatu digu Andonik. Bakoitzak lau blog baloratu behar zituen eta bakoitzari lau pertsona baloratzen zion bloga.

Klase-kideen blogak baloratzen hasi naizenean konturatu naiz ez  nuela nire bloga oso ondo egin, klase-kideak egunak orrialde desberdinetan banatzen baitzituzten eta gainera egun bakoitzeko baliabide desberdinak erabiltzen zituzten idatzitakoa indartzeko.

Hau egin ondoren klase-kideak beraien bideoak aurkeztu behar zituzten, baina batzuek modulu lanaren aurkezpena egin behar genuen eta klase erdian joan behar izan gara. Honen ondorioz klasetik joan garenak ezin izan dugu egun horretan aurkeztu dituzten bideoak ikusi eta gainera joan garenen artean, bideoa aurkeztu behar zuen jendea zegoen eta ezin izan du aurkeztu.

Ondo ikusten dut kurtsoan zehar egin dugun lana klase-kide bakoitzak beste bati baloratzea. Baina ez nago ziur egoera honetan egokia zenik. Ez dakit nire klase-kideek blog baten balorazioa egiteko prest zeuden baina badakit ni ez nengoela oso prest. Egia da baloratzeko galderak oso sinpleak zirela eta errazak erantzuteko, baina jakintza gehiago ondo etorriko lirateke. Honekin ez nago esaten beste klase-kideen balorazioa ez dagoenik ondo egina , esaten ari naiz nire, beharbada, ez dagoela ondo egina. 


Bestalde musikako irakasleak egin duena ez zait batere ondo iruditzen. Bere klaseetan denbora soberan eduki du lan hauen aurkezpena egiteko. Gainera honen ondorioz beste ikasgai baten orduak kendu ditu eta ezin izan dugu klase-kide denen bideoak ikusi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina