2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

2015eko abenduaren 11a

Gaur aurreko egunean lortutako materialarekin bideoa egin dugu. Material hori sartzeaz aparte kanta bat ere sartu dugu bideo guztian zehar entzuteko. Andonik bideoa ikusi duenean aholkatu digu beste bideo batzuen zatiak agertzea ere dinamikoagoa izateko. Kasu egin diogu eta bideo zati batzuk sartu ditugu.
2015eko abenduaren 10a

Gaur bideoaren story boarda entregatu eta gero bideoa egiteko materiala lortzen hasi gara. Horretarako herri desberdinetako umeen argazkiak aurkitu ditugu eta beraien eskuetan xaboi bat jarri diogu. Era berean bideoaren ahotsak ere grabatu ditugu bideoan jartzeko.

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

2015eko azaroaren 27a

Gaur ez naiz klasera joan gaixorik jarri naizelako. Ahul egon naiz aste guztian zehar eta atzo gauen sukarra igo zitzaidan gaur eguerdira arte.


Pena eman dit gaur klasera ez joatea norbait joan behar zelako azalpen batzuk ematera eta interesgarritzat jarri zuen Andonik. 
2015eko azaroaren 26a

Gaur ez naiz klasera joan greba egin dudalako. Uste dut beharrezkoa zela greba hau egitea eta ikasle denak kalera irtetea LOMCEren aurka.