2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

2015eko abenduaren 11a

Gaur aurreko egunean lortutako materialarekin bideoa egin dugu. Material hori sartzeaz aparte kanta bat ere sartu dugu bideo guztian zehar entzuteko. Andonik bideoa ikusi duenean aholkatu digu beste bideo batzuen zatiak agertzea ere dinamikoagoa izateko. Kasu egin diogu eta bideo zati batzuk sartu ditugu.
2015eko abenduaren 10a

Gaur bideoaren story boarda entregatu eta gero bideoa egiteko materiala lortzen hasi gara. Horretarako herri desberdinetako umeen argazkiak aurkitu ditugu eta beraien eskuetan xaboi bat jarri diogu. Era berean bideoaren ahotsak ere grabatu ditugu bideoan jartzeko.

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

2015eko azaroaren 27a

Gaur ez naiz klasera joan gaixorik jarri naizelako. Ahul egon naiz aste guztian zehar eta atzo gauen sukarra igo zitzaidan gaur eguerdira arte.


Pena eman dit gaur klasera ez joatea norbait joan behar zelako azalpen batzuk ematera eta interesgarritzat jarri zuen Andonik. 
2015eko azaroaren 26a

Gaur ez naiz klasera joan greba egin dudalako. Uste dut beharrezkoa zela greba hau egitea eta ikasle denak kalera irtetea LOMCEren aurka. 

2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

2015eko azaroaren 20a

Gaur, proiektu bidezko metodologiaren lana egiteko, taldeetan jarri gara. Aipatu digute lanean bideoa bat agertu behar dela (hori da daukagun baldintza bakarra), eta hau kontua hartuta, erabaki dugu xaboi baten iragarki bat egitea.

Xaboiaren iragarkia aukera asko ematen ditu holako metodologia bat egiteko. Iragarki bat denez publizitatearen arloa lantzen da eta honela gizarte zientziak lantzen dira. Natur zientziak lantzeko xaboiak zein material garbitu dezake aztertu dezakegu edo gorputzaren zein zati garbitzeko den ona xaboia. Matematikak lantzeko, xaboia sortzeko zein neurri  behar diren landu dezakegu. Eta honela beste hainbat gai gehiagorekin.


Klase amaieran, bideoaren komikia egin dugu eta honela bideoa nondik nora doan jakin dezakegu eta buruan, ideiak argi eduki. 
2015eko azaroaren 19a

 Gaur proiektu bidezko metodologiaren inguruko artikulu  bat irakurri dugu eta ondoren metodologiak dituen abantailak eta desabantailak aipatu ditugu eta horren inguaruan estabaidatu dugu.

Uste dut proiektu bidezko metodologia, metodologia izugarri ona dela. Umeak gustuko dutena egiten dute klasean eta honela haiek motibatzea lortzen duzu eta eskolara pozik joatea. Egia da gaur egun dagoen metodologiarekin, ia ezinezkoa dela metodologia hau klasean erabiltzea. Baina bakoitza bere klase orduetan erabiltzen hasten bada metodologia hau, beste ikasgaiak errespetatuz, beste irakasleak proiektu bidezko metodologia duen onurak ikusiko ditu.


Klase amaieran holako metodologia bat prestatuko dugula aipatu digute. 

2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

2015eko azaroaren 12a


Ez nintzen klasera joan lan bat egin behar nuelako eta ez nuen denpora askorik lana bukatzeko. Hasiera batean ez zitzaidan asko inporta klasera ez joatea, baina ikusita zein izango den hemendik aurrera klaearen dinamika pena eman zitzaidan klasera ez joatea. Batez ere gustatu zitzaidan ikasleei ematen zaizkion aukerak klasea  parte hartzeko (aportazioak, eztabaidak...)